IRITZIA

Ikastetxeetara itzultzeko planaren aurrean, ikasleok greba!

Erabiltzailearen aurpegia Galder Calavia Barron 2020ko mai. 24a, 07:00

Ikasle Abertzaleak antolakundeak Laudion eginiko elkarretaratze baten irudia. / @AiaraldekoIA

Ikasle Abertzaleaketik apirilean hasi ginen eskualdeko Salbuespen Egoerarako programa politikoa diseinatzen. Programak bere efektibotasuna frogatu du: ikastetxeei helarizatako aldarrikapenek arrakasta izan dute, zuzendaritzek onartuta aplikatuko direlako.

Hala ere, Hezkuntza Saileko erabaki autoritarioen ondorioz maiatzaren 25etik aurrera ikasleak ikastetxeetara itzuliko dira. Honen aurrean, aipatutako programa politikoan berretsi eta Bigarren Hezkuntzan eta Lanbide Heziketan hilaren 25etik aurrera greba mugagabea deitzen dugu. Honako hau adierazten dugu:

Klase presentzialen itzulera bertan behera uztea exijitzeko greba egingo dugu. Horren ordez, ikasturte akademikoa amaitutzat ematea eta hirugarren ebaluazioko irakasgaien gaindipen automatikoa. Alabaina, Selektibitatea prestatzeko borondatezko klaseak zein Lanbide Heziketetan errefortzuko klase presentzialak positibki baloratzen ditugu, betiere segurtasun neurri aproposak aplikatzen badira eta asistentzia derrigorrezkoa ez bada.

Hezkuntza komunitateko kide orok baldintza onargarriak eduki arte greba deialdia luzatuko dugu, eta baldintzak aldatu ezean, hurrengo ikasturtean greba deialdia hezkuntzako gainontzeko esparruetara zabaltzeko aukera mahai-gaineratzen dugu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide