Beti gorroto izan ditut igandeak.
Kaosetik ihes egiteko egun horiek.
Gelditzeko,
arnasa lasai hartzeko,
buruarekin bakardadean solasean aritzeko
egun bitxi horiek.

Egindako bideari erreparatzeko,
egiteko dugunari buruz hausnartzeko,
gure existentzia kolokan jartzeko
egun bitxi horiek.
Igandeak.

Hain errez galtzen gara bidean,
hain triste eta baketsu bizi gara inertziaren menpeko,
korrontearen biktima,
sistemaren baitan.
Kaosaren melodian murgilduta,
leku batetik bestera korrika,
egin, egin eta egin,
gelditzeko tarterik gabe,
pentsatzeko tarterik gabe.

Eta orduantxe heltzen dira igandeak,
oasi baten modukoak,
lasaiak,
baketsuak,
goibelak akaso.

Bizitza kolokan jartzeko egunak dira igandeak,
gure buruaz eraiki dugunetik ihes egitekoak,
dena birpentsatzekoak,
bizitzari bigarren aukera bat ematekoak.
Egin dugun eta egin gaituen bidea psikoanalizatu
eta bide berriak esploratzeko egunak.

Beldurgarriak dira igandeak.

Beldurgarria gure bizitzari erreparatzea,
eraiki dugunaz ohartaraztea,
hau kolokan jartzea.

Zein arin nahi ditugun berriro astelehenak,
barneko oihartzunak baretu,
eta logika arinera bueltatzekoak.

Azkenaldi honek baina,
astelehenak lapurtu dizkigu,
bai eta asteazken, ostiral zein astearteak ere.
Are gehiago larunbatak.

Pausatzera behartu gaitu.

Ez ote dira ba bihurtu,
azken bolada honetan,
astegun guztiak
apur bat igande?

Olerki hau Astegun Buruzurietako Ajeak kontakizun segidako VII. atala da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide