[IRITZIA] Ongizate emozionala zaintzeko estrategiak konfinamendu-garaietan

Erabiltzailearen aurpegia Gotzon Minguez Ojembarrena 2020ko api. 18a, 07:00
Argazkia: ElDiario.es

Lehenengo urratsa espektatibak eta ohiturak errealitatera eta ziurgabetasun-unera egokitzea da. Egunez egun planifikatzea eta aurreikusitakoa betetzea. Honek frustraziorik gabe aurreratzea errazten du.

Garuna beste jarduera batzuetan entretenituta edukitzea este garrantzitsua da. Distrakzioak lasaitzen laguntzen du.

Informazioa modu logikoan aztertu behar da, alarmismorik gabe. Ez egon egun osoan gaiaz hitz egiten, bilatu beste elkarrizketa-gai batzuk. Informazioa etengabe bilatzen dugu une batez, baina ez du antsietatea murrizten epe luzean.

Aukera eta probabilitatea bereiztea: Zerbait larria gerta dakidake, baina oso zaila da arrisku handieneko populazioan ez banago, eta argibideei jarraitzen diet.

Egoera hau iragankorra dela pentsatzea. Zalantzarik gabe, egoera oso negatiboa da, baina egoeraren araberako zerbait da.

Norbere burua fisikoki zaintzea: kirolak lasaitzen eta depresioa gainditzen laguntzen du. Ondo lo egitea bezala.

Umorea erabiltzea: Baliteke txisteak egiteko gogorik ez izatea, baina horiek ikusteak eta partekatzeak hobeto sentitzen laguntzen du.

Beste pertsonekin harremanetan egon behar dugu: jarduera komunitarioetan parte hartu (balkoira atera txaloka), senide eta lagunekin harremanetan jarri teknologiaren bidez (telefonoa eta sare sozialak).

Konfinamendu-egoerara egokitutako bizikidetza-arau berriak ezartzen saiatzea: Elkarrekin egon behar dugu luzaroan, eta bizikidetza hobea izaten saiatu behar gara.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide