Apirilaren 22an Aiaraldeko bost leku desberdinetatik jende-erreskadetan Oleta landetara bideratu gara, bertan herritarren elkarretaratze jendetsua egiteko. Bost ibilbide horiez gain, hainbat gazte taldeak Aiaraldeko herritatik aterako dira bizikletaz Kexaaraino joateko; herri honetan jende-erreskada bat eratuko dute Oletara oinez joateko. Kexaatik edo Menoiotik oinez joango diren gainontzekoak jende-erreskada honetara gehitu daitezke. Oletan taldeak elkartzean, herri-kirolak, musika eta bertso-saioak, dantzak eta abar egongo dira; erabakitze eskubidearen aldeko adierazpenak ere bai.
Oinez joateko proposatutako ibilbideak
1.- Urduña – Oleta (13,5 km gutxi gora behera)
Urduñako jende-erreskada Urduñatik bertatik aterako da goizeko 08:00etan. Itzulera autobusez; Salmantondik 15:00ak inguruan.
2.- Amurrio – Oleta (14 km gutxi gora behera)
Amurriotik jende-erreskada herritik bertatik aterako da goizeko 08:00etan. Itzulera autobusez; Salmantondik 15:00ak inguruan
3.- Artziniega – Oleta (12,5 km Artziniegatik eta 8,5 km Soxotik gutxi gora behera)
Artziniegatik edota Soxotik beste jende-erreskada aterako da; gehien bat Laudioko, Okondoko, Artziniegako eta Aiarako jendearekin osatuta. Erreskada honetakoentzat autobusa egongo da da Artziniegara edo Soxora joateko. Laudiotik goizeko 08:00etan aterako da autobusa. Artzinegara eta Laudiora Oletatik itzultzeko: Salmantondik 15:00ak inguruan
4.- Kexaa – Oleta (6 km gutxi gora behera)
Hurbiltzeko ez da autobus zerbitzurik egongo.
5.- Salmanton – Oleta (2 km gutxi gora behera). Hurbiltzeko ez da autobus zerbitzurik egongo. Kontuan izan ez dela erraza izango Salmantonen aparkatzea. Posiblea da beste ibilbideak aukeratzea. Dena dela, antolatzaileek Menoio hobesten dute abiapuntu moduan bere kabuz joango direnentzat; bertan laguntzaileak egongo dira argibideak emateko. 12:00 eta 12:30 bitartean jende-erreskadak Oletara helduko dira.
Informazioa eta izen ematea:
Gure Esku Dago egoitzetan, mendi taldetan eta herri bakoitzean informatuko diren lekuetan.
Autobus zerbitzuak erabiltzeko derrigorrezkoa da izena ematea. Nahiz eta zure baliabideekin joan, eman izena, mesedez.