Atzerritar laudiokotu berrien talde bat Herriko Plazan apirilaren 13an elkartu zen, herri-galdeketari atxikimendua emateko. Elkartutakoek egun horretan bozkatzera joango direla jakinarazi zuten eta bide batez, lan bila nahiz indarkeria guztietarik ihesean Laudiora heldu diren etorkin guztiei berdin egitera deitu zieten.