AIARALDEA BAT-GURE ESKU DAGO-k antolatutako mus-txapelketan, Laudioko bikote batek gailendu zen finalean; Eduardo eta Alberto Montalban anaiek lortu zuten txapela.
Aiaraldeko herri guztietako 44 bikotek eman zuten izena txapelketan esku hartzeko. Hainbat astetan jokatu dira partidak. Finalaurrekoa eta finala atzo (apirilaren 28a) jokatu ziren Artziniegako Batzokian.
Artziniegako bi bikotek ahalegin zuten partida batean finaleko lekua lortzeko; beste partidan Laudioko eta Okondoko bikoteak aritu ziren.
Partidak arratsaldeko 18:30ean hasi ziren. Finalera Artziniegako bikote bat eta Laudiokoa pasatu ziren, eta, esan bezala, Laudioko Montalban anaiek irabazi zuten txapelketa.