Erabaki latza, gure herrian eta inguruan egiten diren esku-pilota txapelketa garrantzitsuena baita. Erabaki zaila, baina testuinguru berriak ez digu laguntzen eta HERRIAREN XXV bertan behera uzteko erabakia hartu dugu. Gauza asko gertatu dira, eta gertatzen ari dira egoerak argi erakusten digu ez dela erraza tamainako txapelketa antolatzeko baldintzarik egokienak topatzea.
Azken hilabeteotan, gauzak ikaragarri aldatu dira. Hori dela eta, HERRIAREN Pilotazale Elkarteak eta Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzak erabaki dugu txapelketa bat atzeratzea eta HERRIAREN XXV bertan behera uztea gutxieneko baldintzak ez baitira ematen.
Pandemiak sorturiko eragozpenak direla eta Euskadiko Euskal Pilota Federauntzak eta HERRIAREN Pilotazale Elkarteak honako aldaketa hauek egingo dituzte Neguko Txapelketan:
1.- HERRIAREN XXV. TXAPELKETA bertan behera uztea hitzartutako pilotariak ezin izango
baitira etorri.
2.- EUSKADIKO 4 ETA 1/2KO TXAPELKETA 2020ko abenduaren 18ra atzeratu.
3.- Jaialdi horiek txapelketa paralelo batekin osatuko dira, txapelketa honen
xehetasunak aurrerago emango ditugu.
4.- Partidak Aretako frontoian jokatuko dira ostiralero 19:00etatik aurrera (abenduaren
25ean eta abenduaren 31n izan ezik)
5.- Finalak 2020ko otsailaren 12an jokatuko dira EITBren kamerak bertan izango direlarik.