Txirrindularitza kirolik gogorrenetarikoadela dio askotan jendeak. Nik ezetz diot. Hain gustura egin dudana ezindu hain gogorra izan. Baina sakonki pentsatzen jarrita, benetan kirol zaila dela konturatzen naiz.
Bihotza topera, hanketan min handia, arriskua jaitsieratan, erorketak, askotan eguraldiaren ondorioz, eskuak eta oinak izoztuak, euria, elurra, haizea, beroa, 21 egunetako las-terketa bukaezinak, bataz beste 30.000km urtero ...
Hala ere, niretzako, jende askorenlana baino errazagoa da. Goizeko bostetan jaikitzea edo gaua lantegian ematea baino errazagoa. Argi dago gustura egiten dituzun gauzak errazagoakegiten direla. Horregatik, esfortzua oso erlatiboa dela esatera ausartuko nintzateke. Faktore askok parte hartzen baitute bakoitzak esfortzuarekiko duen sentsazioan. Egiten hari zarena gustuko duzun, esfortzuakduen saria, edo bizitzako etaeguneroko zein beste aspektuekin alderatzen duzun... Guzti honek esfortzua erlatibizatzen du. Garunak, kanpotik informazio guztia jaso ondoren erabakitzen du zer esfortzu maila egiten ari zaren.
Burura datorkit Espainiako itzuli batean, 2. mailako mendate bat igotzen, nolatropelaren aurrealdean egondaeta ingurura begiratzean, itzuli horretako gizon indartsuenak ahoa itxita baino ez nituela ikusten. Haien artean egondaoso gaizki nindoala erabaki zuennire garunak. Tropeleko atzeko aldera joateko erabakia onaizan zen. Han zihoazen, asko etaasko sufritzen, esprinterrak.Haien artean egonda hanketakomina desagertu egin zen.