Oier Lazkanok irabazi du Aiara Bira eta Autocars Sagales taldeak lortu du azkenengo etapa

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Isasi

Oier Lazkanok irabazi du Aiara Bira eta Autocars Sagales taldeak lortu du azkenengo etapa

Aiarako Biraren azkeneko etapa lehiatu zen larunbatean Kexaan eta Murga herrien artean. “Los Arcos” hotelatik Arespalditzarantz irten ondoren, Artziniegarako bidea hartu behar zuten txirrindulariek.

Handik Uretako bidegurutzetik pasa ondoren, Lantenorantz abiatzen ziren. Han hasten zen, seguruenik, Birako mendaterik gogorrena, Beotegin baitzuten mendi sarirako puntuak. Alde gogorrena egin ondoren Arespalditza, Murga eta “Los Olmos” zirkuitoari 3 bira eman behar zizkioten.

Oier Lazkanok lortu du Aiara Birako lidergoa

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Isasi

Oier Lazkanok lortu du Aiara Birako lidergoa

Lan gogorra izan zuten atzo Artziniegan lehiatu ziren txirrindulariek Aiarako Biraren 3. etapan. Garabilako igoera eta Artziniegako harbidea lau alditan pasatu beharrak gogortasuna eman zion ibilbideari. Horrez gain, eguraldiak ez zion lagundu gazteen lanari. Ibilbide osoan euria eta hotza presente egon baitziren.

Artziniega, Ureta eta Lantenorako bide azkarra, laburra egin zen igoeratan desegiten zen tropela berriro elkartzeko.

Aiarako Bira 2015: Lidergoari eutsi dio Joseba Otaolak

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Isasi   Kirola

Aiarako Bira 2015: Lidergoari eutsi dio Joseba Otaolak

Arratsaldeko 16:00etan ekin zioten larunbatean pedalei eragiten Aiarako Birako txirrindulariek. Aurreneko etapan tropela elkarrekin ibili bazen, oraingoan, lehenengo kilometrotik bertatik alde egiten saiatu ziren ’The Bathco’ taldekoak. Luiaondo eta Laudio arteko zirkuituari bi itzuli eman ondoren, Arespalditzaraino igo behar ziren txirrindulariak. Jarraian “Los Olmos”etik berriro Laudion kokatutako helmugara itzultzeko. 

Aiarako Bira 2015: Eskualdeko taldearen sasoi ona

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Isasi   Kirola

Aiarako Bira 2015: Eskualdeko taldearen sasoi ona

Amurrio-Amurrio etaparekin eman zitzaion hasiera larunbatean, Aiarako 26. Birari. Araba, Bizkaia eta Kantabriako 97 parte hartzaile, beraien artean emakumeek osatutako Maestre taldea eta nola ez, Aiarako “Opticas Luyando – Talleres Gancedo – Lezamauto” taldeko txirrindulariak ere. Aurretik Zaraobeko Gaina hiru aldiz igo beharreko ibilbidea.

Marea laranja

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Isasi   Iritzia

Ziklokrosaren txanda

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Isasi   Iritzia

Gazteekin lehian

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Isasi   Iritzia

Kaskoa ipini

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Isasi   Iritzia

Erlatiboa

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Isasi   Iritzia

Non egongo da erreferentziatzat hartzeko euskal txirrindularitza taldea?

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Isasi   Iritzia