Duela gutxi, irten berri den legearekin, txirrindulariek kaskoa noiz ipini behar duten inguruko eztabaida sortu da. 16 urte azpikoek kaskoa derrigorrezkoa dute, bai hirian zein hiritik kanpo. 16 urte baino gehiagorekin soilik hiritik kanpo. Batzuentzat, gehiegikeria ematen duen lege honek, agian ez da hainbesterako.
Gaur egun zorrotzegia iruditu daitekeen araua, urte batzuk barru seguraski ez zaigu hainbestekoa irudituko, guztiz kontrakoa baizik. Egoera askotan kaskoa eramatea beharrezkoa ez dela iruditzen zaigu... zorigaiztoko istripua gertatu arte. 14 urterekin lagunekin lasterketetan hasi ginenean, kaskoa beharrezkoa zen. Laister, hasieran gustoko ez genuen arau horretara ohitu ginen. Profesionaletara ailegatuta, arau hori eten egin zen. Profesionala nintzenez, ez nuen kaskoa eraman beharrik. Eta, harrigarria dirudien arren, profesional gehienek ez zuten kaskoa erabiltzen. Esango nuke tropeleko %5ak baino ez genuela ipintzen. Are gehiago, profesionalen artean kaskoa erabiltzea “gaizki” ikusita zegoen.
Askok beraien aurrean izandako erorketen ondorioz hildako bat gertatu ondoren, kaskoa ipintzen hasi ziren. Beste askok arau berrien ondorioz hasi ziren erabiltzen.
Zorionez, gaur egun profesional guztiek eramaten dute kaskoa lasterketetan eta istripu asko ekiditzen dira horri esker.
Ohitu eta erabili kaskoa!