[IRITZIA] Pinuen gaitza: eredu baten porrotaren islada

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Urkixo 2018ko urr. 8a, 09:52

Pinuak. / Sergio Kasusky

Iñaki Urkixo EHNEko kideak pinuen gaitzaren inguruko iritzi zutabea osatu du. 

Hilabete batzuetatik hona poliki baina gelditu barik hurbiltzen ari zaigun pinuetako banda gorri-marroiaren gaiak lekua irabazi du komunikabideetan, egurraren enpresa handien aginduan... Oraingoan bai, lehengo sektorearen arazo bat bihurtu digute arazo soziala.

Kasu honetan, beste askotan modura, ikasi beharko genuke basoa erakusten digun atzamarrez harago begira.

Gaitza honek ekoizleentzako aurreikusten duen porrota ekonomikoa, zuzenean lotu daiteke basoak -eta lehenengo sektore osoak- berrogei urte luzez pairatu duen monolaborantza ereduarekin. Eredu honi jarraituta suntsitu dugu naturala den aniztasuna. Eredu honi jarraituta, eta administrazioen aurrekontuez lagunduta, ederki aberastu dira batzuk.

Eta orain zer? Ostera ere baserritar txikien aitzakiaz familia ezagun batzuen poltsikoetara joango den diru publikoa xahutu eta bide okerrean sakontzeko sasi irtenbideak besterik ez dira planteatzen.

Eredua berak hondoa jo du eta monolaborantzan jorratzen den espeziea baino, kolokan dagoena, monolaborantza bera eta horren inguruan mugitzen den industria osoa da.

Nor den egoera honen errudun badakigu. Baita diru-laguntzen banaketak sortzen duen lehentasunezko egoerari esker, berriro ere merezi duten zigor soziala barik irtengo direla ere.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide