Aiaraldeko Ikasle Eguna

Ekainaren 9an Aiaraldeko Ikasle Eguna ospatu genuen, ikasturtea amaitzear dagoela eskualdeko kideak saretu, iritziak partekatu, hausnartu eta elkar ezagutzeko momentua. Gurean, Babiora ibilaldia egitea erabaki genuen, mendi txango batekin gure aldarriak kalera ateratzeko.

Goizeko 10:30ean hasi genuen martxa, herria eta ikastetxeak (Zaraobe eta Aresketa) gure aldarriekin dekoratuz. Ibilbidean zehar euskararen erabilera sustatu genuen eta "euskaratik edan, euskara da bidea" metaforapean ekimentxo bat egin genuen iturri baten ondoan, hezkuntza eredu guztiz euskalduna eta hizkuntz eskubideak errespetatuko dituena aldarrikatuz.

Hurrengo ekimena bidean topatu genuen hesi baten inguruan egin genuen, hezkuntza prozesuan zehar hainbat oztopo topatzen ditugulako, besteak beste, selektibitatea, errebalidak, eduki arrotzak, zuzendaritzaren autoritarismoa, errutina, jai egun arrotzak... Horiekin apurtu eta  inposatzen diguten edozein hesi zein oztopo gainditzeko gai gara.

Azkenik, ikasle batzarra egin genuen, ikasturtean egindako lana baloratu eta datorren ikasturteari begira kokatuta hainbat erronka identifikatuz. Ez genuen gure kidea den Galder ahaztu, lau hilabete bete berri direnean Aitor eta bere bahiketatik. Elkartasun argazki bat atera genuen ikasleok, ez dugulako aske izaterik haiek aske izan arte.

Ikasleok indartsu amaitu genuen ikasturtea eta positiboki baloratzen dugu egindako lan guztia. Orain uda datorrela erritmoa moteltzeko garaia iritsi zaigu, baina lanean jarraituko dugu, datorren ikasturtean borrokan jarraitzeko. Ikasleok dagokiguna borrokatu!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide