Urtero bezala aurten ere Urduñako Berbalagunek Agate Deuna bezpera ospatu nahi dute, horretarako deialdi zabala luzatzen dute hiritar guztiak parte hartzeko.
Otsailaren 3an, ostirala, arratsaldeko 7etan Foru Plazan geratuko dira bakoitzak bere makilarekin Agate Deuna Abestia kalez kale kantatzeko asmoz.
2007. urtean Berbalagun egitasmoa Urduñan hasi zenetik, taldekideek baliatu nahi izan dute ospakizun berezi hau euskal giroa sortzeko hiriko bazter guztietan. Urduñan ospakizun hau oso errotuta egon arren, normaleani hiriko gazteak izan dira abestu dutenak. Ekitaldi honen helburua gazteak, familiak eta helduak ere, egun horretan plazan bertaratzea da.
Dirudienez eguraldia oso hotza izango denez, kantaldia bukatu eta gero txokolatea prestatuko dute Berbalagun taldekieek eskuak berotzeko.
Informazio gehiago: www.aiaraldea.blogspot.com