Aiaraldeko Berbalagunak: Agate Deuna, Urduñan

Erabiltzailearen aurpegia Iratxe Murias  Urduña

Aiaraldeko Berbalagunak: Agate Deuna, Urduñan

Urtero bezala aurten ere Urduñako Berbalagunek Agate Deuna bezpera ospatu nahi dute, horretarako deialdi zabala luzatzen dute hiritar guztiak parte hartzeko.

Berbalagun programa berriro martxan

Erabiltzailearen aurpegia Iratxe Murias  Aiaraldea

Berbalagun programa berriro martxan

AEKk, Udal Euskara zerbitzuekin batera, Berbalagun programetarako kanpaina berria jarri du abian Atsegin dut! lemapean. Horrenbestez, 11-12 ikasturtean Berbalagun programa batean parte hartu nahi duten guztiek eman dezakete izena jada Aiaran, Amurrion, Artziniegan, Laudion eta Urduñan martxan dauden egitasmoetan. Berbalagun programetan edozeinek har dezake parte, berdin dio euskaldun zaharra, euskaltegiko ikasle ohia edo euskaltegiko ikaslea izan.

Aiaraldeko Berbalagunak: Barnetegi ibiltariak

Erabiltzailearen aurpegia Iratxe Murias  Aiaraldea

Aiaraldeko Berbalagunak: Barnetegi ibiltariak

Urtero bezala, AEK-k bere udako eskaintza prestatu du; ikastaroak, barnetegi arruntak, familia barnetegiak...baina naturarekin harreman estua izan nahi baduzu, aukera bereziak prestatu dituzte.

Urepeleko barnetegietan, euskara eskolez gain, inguruko mendietara txagoak egiteko aukera eskaintzen duena. Beste aldetik, barnetegi ibiltarietan, bizikletaz eta oinez, ez dago eskola ordurik mintzapraktikara bideratuta daudelako, baina arduradunak irakasleak direnez edozein zalantza argitzeko prest dauzkazu.

Aiaraldeko berbalagunak: Barraskilo ekologikoen granja bisitatuko dugu

Erabiltzailearen aurpegia Iratxe Murias  Aiaraldea

Aiaraldeko berbalagunak: Barraskilo ekologikoen granja bisitatuko dugu

Urduñako harana ingurune natural pribilegiatua Barraskibide, barraskilo ekologikoa hazten espezializatutako Euskadiko lehen granja kokatzen da. Ekoizpen-jarduera martxotik urrira lutzatzen da eta barraskiloen prozesu biologiko osoa errespetatuz burutzen da.

Oso bitxia iruditzen zaigunez, Berbalagun taldekideok, larunbat honetan, ekainaren 11n, eguerdiko 12etan,  Lendoño Goikoa herrira hurbilduko gara granja hau ezagutzera.

Aiaraldeko berbalagunak: Uda honetan 8 egun euskaraz, Irlandan

Erabiltzailearen aurpegia Iratxe Murias  Aiaraldea

Aiaraldeko berbalagunak: Uda honetan 8 egun euskaraz, Irlandan

Berbalagun egitasmoak Irlandanet elkartearekin lortu duen akordioaren barruan, mintzapraktika taldeetan parte hartzen duten lagun guztiok %10eko deskontua izango duzue antolatutako bidaietan. Prezioa deskonturk gabe 395 euro inguru izango da: Gida euskalduna, furgoneta eta aterpeak barne. Aurton AEKkideoi ere, irakasleei eta ikasleei, deskontua aplikatuko zaie.

Hauek dira egongo diren datak:

Agate Deuna, Urduñan

Erabiltzailearen aurpegia Iratxe Murias  Urduña

Agate Deuna, Urduñan

Aiaraldeko Berbalagunak: Urtero bezala, aurten ere, Urduñako berbalagunek Agate Deuna eguna ospatu nahi dute. Horregatik, bihar, otsailak 4, Agate Deunaren bezperan, plazara aterako dira makilekin kantatzera.

Arabako Mintza Eguna 2011

Erabiltzailearen aurpegia Iratxe Murias  Aiaraldea

Arabako Mintza Eguna 2011

Urtarrilaren 15ean, Gasteizen, egun osoko jai egitarau euskaldunaz gozatzeko aukera izango dugu, Arabako herrietan antzeko egitasmoetan dabiltzanek elkar ezagutzeko, harreman sare euskaldunak zabaltzeko, asko eta toki askotakoak garela erakusteko, ondo pasatzeko eta motibazioa areagotzeko: Arabako Mintza Eguna ospatuko dugu Topagunea euskara elkarteen federazioak antolaturik. Bazkarirako txartelak (20€), urtarrilaren 10a baino lehenago hartu beharko dira, herrietako mintzalagun koordinatzaileekin harremanetan jarriz (www.auaraldea.blogspot.com) edo araba@topagunea.com helbidera idatziz.

Berbalagun taldea: Santxotena tailer museora bisita gidatua

Erabiltzailearen aurpegia Iratxe Murias  Aiaraldea

Berbalagun taldea: Santxotena tailer museora bisita gidatua

Aiaraldeko Berbalagunok, pasa den ostiralean, Xabier Santxotena eskultorearen tailer museoa bisitatu genuen. Tailer museoa Artziniegan dago. 23 berbalagun bildu ginen eskultore ospetsuaren lana ezagutzeko.

Esan behar da eskultoreak berak aurkeztu zigula bere lana.

Zabalik da Berbalagun programetan parte hartu nahi dutenek izena emateko epea

Erabiltzailearen aurpegia Iratxe Murias  Aiaraldea

Zabalik da Berbalagun programetan parte hartu nahi dutenek izena emateko epea

Adin, zaletasun eta euskara maila guztietako jendeak parte hartzera dei egiten du kanpaina berriak, atera arbela kalera! lemapean