Urtero bezala, AEK-k bere udako eskaintza prestatu du; ikastaroak, barnetegi arruntak, familia barnetegiak...baina naturarekin harreman estua izan nahi baduzu, aukera bereziak prestatu dituzte.
Urepeleko barnetegietan, euskara eskolez gain, inguruko mendietara txagoak egiteko aukera eskaintzen duena. Beste aldetik, barnetegi ibiltarietan, bizikletaz eta oinez, ez dago eskola ordurik mintzapraktikara bideratuta daudelako, baina arduradunak irakasleak direnez edozein zalantza argitzeko prest dauzkazu.
Bizikletaz: Uztailaren 30etik abuztuaren 14ra, Urduñan hasiko da eta Zarautzen amaituko da.
Oinez: Uztailaren 2tik uztailaren 17ra, Murgiatik irtengo da eta Hiru Erregeen Mahaiara abiatuko da
Animatu eta ezagutu euskararen bide naturalenak!
Informazio gehiago: AEK-ko euskaltegietan eta www.ibiltaria.aek.org