Berbalagun egitasmoak Irlandanet elkartearekin lortu duen akordioaren barruan, mintzapraktika taldeetan parte hartzen duten lagun guztiok %10eko deskontua izango duzue antolatutako bidaietan. Prezioa deskonturk gabe 395 euro inguru izango da: Gida euskalduna, furgoneta eta aterpeak barne. Aurton AEKkideoi ere, irakasleei eta ikasleei, deskontua aplikatuko zaie.
Hauek dira egongo diren datak:
- Uztailaren 5etik 12ra
- Abuztuaren 2tik 9ra
- Irailaren 6tik 13ra
Talde txikiak direnez, izena eman nahi baduzu ahalik eta arinen egitea komeni da. Informazio gehiago info@irlandanet.com edo jarri harremanetan zure herriko berbalagun dinamizatzailearekin.