Aiaraldeko Berbalagunak: Urtero bezala, aurten ere, Urduñako berbalagunek Agate Deuna eguna ospatu nahi dute. Horregatik, bihar, otsailak 4, Agate Deunaren bezperan, plazara aterako dira makilekin kantatzera.
Ohitura hau aspaldikoa izan arren, Berbalagunak hasi ziren egun hau ospatzen, orain dela hiru urte, Berbalagun egitasmoa Urduñan martxan jarri zenean. Aurreko urteetan deialdia oso arrakastatsua izan da eta oso giro polita sortu da Urduñako kaleetan. Hori dela eta, aurten ere, Berbalagun taldekoen helburua adin guztietako talde herrikoia eta irekia lortzea da.
Kantaldia arratsaldeko 18:00etan hasiko da Urduñako Foru Plazan. Interesatu guztiak, hartu makila eta hurbildu plazara.