Aiaraldeko Berbalagunok, pasa den ostiralean, Xabier Santxotena eskultorearen tailer museoa bisitatu genuen. Tailer museoa Artziniegan dago. 23 berbalagun bildu ginen eskultore ospetsuaren lana ezagutzeko.
Esan behar da eskultoreak berak aurkeztu zigula bere lana.
Xabier Santxotenak hiru partetan zatitu zuen bisita. Lehenengo partean, bideo muntaiaren bidez erakutsi zizkigun bere beste 2 egitasmoak: parkea eta museoa Arizkunen, Nafarroan. Bigarren partean, Artziniegan bertan daukan obra erakutsi zigun, eta hirugarrenean tailerra ikusteko aukera izan genuen..
Informazio gehiago http://santxotena.org web gunean.