IRITZIA

Eginiko lan guztiari segida eman behar diogu

Erabiltzailearen aurpegia Itziar Biguri Ugarte 2024ko urt. 9a, 06:59

Urduñako EH Bilduko zinegotziak, artxibo irudi batean. / Urduñako EH Bildu

2023. urtea berezia izan da. Aldaketa etorri da gurera. EH Bildu gobernuan hiru legealdiz egon ondoren, egindako ibilbidearen balorazioa egiteko momentua da; zertan asmatu dugun eta zertan ez, zer egin dugun eta zer geratu den egiteke, eta zer egingo genukeen beste modu batean. 

Ateratako ondorioak herriarekin konpartitu behar ditugu, eta urduñarrei eskaini, herria eta herritarren bizi-kalitatea hobetzea beti izan direlako gure lanaren helburua. Ikuspegi ezkertiar, feminista eta euskaldun batetik jardun dugu, Urduñaren historia (memoria historikoa barne), ondare material, natural eta kulturalei merezi duten balioa emanez. Ziur gaude urteotan egindako lana balorazio honetan islatuko dela. 

Oso harro gaude urteotan guztiotan EH Bildurekin batera lanean egondako zinegotziekin, haiei esker Urduñan jada aldaketa eman da, atzera bueltarik ez duena. Herriarekin gobernatu dugu eta kalean egon gara; hamabi urte hauetan Udala parez pare ireki dugu eta haize berria sartu da. Hori baita gure estiloa. 

Halere, ez gara geratuko soilik egindakoari begira, aurrera ere begiratuko dugu, gogoz, alaitasunez eta ilusioz, herritar askok jarri baitute konfiantza gugan. Orain, gure betebeharra zera izango da: gauden lekutik lanean jarraitzea eta, batez ere, herritarren beharrei erantzutea. Hori da une honetan tokatu zaiguna. Eta maitasun handiz hartzen dugu mandatu berria. 
Orain dela urteak hasitako lana, egindako lan guztiari segida eman behar diogu. Urduñak merezi duelako, Urduña maite dugulako.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide