Kutxabank pribatizatzeko asmoa dagoela ez du ELAk asmatu. Finantza-erakundeko buru den Mario Fer- nandezek otsailean iragarrizuen bere plana: Kutxabanken“%30 banku-fundazioen esku egotea eta %70, "kapital flotantea” izatea.
Gaur egun Kutxa- bankeko kapitalaren %100 Aurrezki Kutxen esku dago. ELAk bere eskariari eutsiko dio: Kutxabank ez da pribatizatu behar. Ez du balio esateak“Kutxabank honez gero pribatua da”, “Kutxabank kapitalaren %30arekin kontrola daiteke” eta horrelako argudioak. ELAren ustez Kutxabank pribatizatzea oso larria litzateke, espoliazio bat, kapital pribatuaren esku utziko bailitzateke 150 urtetan osatu den guztion ondarea. Botere politikoak funtsezko tresna bat galduko luke, Kutxabank zein eratako
fnantza erakunde izango den erabakitzeko eskumena kapital pribatuak bailuke (inbertsio-funtsak, etab.).
Horrela, herriaren beharrizan ekonomiko eta sozialak albora uzten dituen fnantza-erakundearen eredua fnkatuko litzateke, banku komertzial pribatuaren dinamika, alegia. Ezarri nahi duten ereduaren oinarriak: kreditua murriztu eta etekinak maximizatzea, zor publikoarekin espekulatzea edo etxegabetzeak.
"Kutxabank, pribatizazioa ez da komeni zaiguna" ELAren dokumentuaren harira. ELA euskal sindikatuaren webgunean duzue informazio gehiago:
http://www.ela-sindikatua.org.