Jai egunetan denok jai!

Erabiltzailearen aurpegia Itziar Larrazabal 2014ko ira. 17a, 13:39

Egunetik egunera areagotzen ari diren saltegi handiak igande eta jai-egunetan irekitzeak ondorio ezin txarragoak dakartza, lan-ikuspegitik ez ezik, gizarte-ikuspegitik ere bai:

1. EZ du kontsumoa areagotuko: egunez eta denda-motaz aldatzen da, besterik ez. Madrilen urteko 365 egunetan irekitzen dute, eta salmentak estatuko batez bestekotik behera erori ziren.

2. EZ du enplegurik sortuko: denda txikietako enplegua suntsitzearen trukean, enplegu prekarioa sortzen du saltegi handietan. Betiko dendetan probintzia-hitzarmenak aplikatzen dira; saltegi handietan, ordea, estatu-mailako saltegi handietako hitzarmena aplikatzen da, askoz baldintza txarragoak dituena. Hau bezalako sektore feminizatuan, igande eta jai egunetan irekitzen bada ia ezinezkoa litzateke laneko bizitza familiarekin uztartzea edota aisialdiaz disfrutazea.

3. Kontsumitzaileek EZ dute eskatu: Kontsumitzaileen bi elkarteak —EKA eta EKE— diotenez, neurriaren ondorioek ez diete onura egiten, alderantziz. Alde batetik produktuen ugaritasuna urrituko litzateke, denda txiki asko itxitakoan saltegi handiek beti berdina eskaintzen dutelako. Bestetik herriak hustuko lirateke, merkataritza urrunago egongo litzateke kontsumitzaileengandik, eta garraiobideak erabili beharko lirateke.

IGANDE ETA JAI-EGUNETAN IREKITZEERARI EZ!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide