Prestazio sozialak

Erabiltzailearen aurpegia Itziar Larrazabal 2014ko aza. 16a, 11:31

Datuek argi adierazten dute egungo egoera sozioekonomikoa zein larria den. Horrenbestez, gizarte-babesaren maila hobetzea ezinbestekoa da.

Alabaina, politikak ez dira helburu horrekin erabakitzen. kezka nagusia murriztea eta gastuari eustea da, baita gizarteko kolektiborik ahulenen babaesari dagokion arlo honetan ere, eta hau ezin da onartu.

Benetako zergaitia ekonomikoa bada ere, murrizketak mozorrotzeko “iruzurraren kontrola” eta antzeko izendapenak erabiltzen dituzte; horrela arreta zinezko debatetik aldendu nahi dute, eta prestazioak jasotzen dituztenak kriminalizatzeko eta beren izena zikintzeko kanpainak abiatzen dira, botere politikoak zein komunikabide nagusietatik, batzutan kutsu xenofoboa dutelarik. Nahiago dute ahulei eraso egitea.

Murrizte politika hau bere gain hartu dute Eusko Jaurlaritzan azken urteetan izan diren alderdi desberdinek eta eskubide sozialak baino, gastuaren kontrola hobetsi dute.

EAEko prestazioa ekonomikoen estaldura asko hobetu beharra dago, zenbatekoari eta baztertutako kolektiboak aintzat hartzeari dagokionez.

Horretarako lanbiden jende gehiago behar da prestazio ekonomikoak jasotzen dituztenei behar bezalako arreta eman ahal izateeko.

Lehen urratsa azken urteetan ezarritako murrizketak bertan behera uztea da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide