Orain bai, igande eta jai egunak Laudion jai!

Erabiltzailearen aurpegia Itziar Larrazabal 2015ko ots. 19a, 00:00


Orain dela 6 hilabete salatu genuen Laudioko Carrefour Express saltegi berriak igande eta jai-egunetan irekitzen zuela eta horrek ondorio ezin txarragoak zituela, lan-ikuspegitik ez ezik, gizarte-ikuspegitik ere bai.

Eraso berri honen aurrean ELAren erantzuna: Aliantzak, informazioa eta mobilizazioa. Gainerako sindikatuekin batera dendari txikien arduradunekin bilerak egin ditugu, Carrefour Express saltegiaren arduradunarekin bilerak egin ditugu, mobilizazioak, herria kartelez josi genuen eta Jai egunetan denok jai Euskal Herri mailako kanpaina landuz sinadura bilketa bat egin genuen. Igande eta Jai egunetan irekitzearen kontrako 600 sinadura inguru jaso genituen.

Eta LORTU DUGU!! Laudioko Carrefour Express saltegi berriak igande eta jai-egunetan ez irekitzea erabaki du eta horrela jakinarazi digu, dendako kanpoko hormetan ere kartelak ipini ditu.
Horregatik Aiaraldeako eta bereziki Laudioko herritar guztioi eskerrik asko eta zorionak!!

Horra hor subiranotasun ekonomikoaren adibide praktiko bat, indarrak batuz lortu duguna. Gure herria ez dago merkealdi amaigabean.

Erosketa solidarioa defendatzen dezagun. Jai – egunetan denok jai!!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide