Apirilaren 28an, lan-segurtasun eta osasunaren egunean, ELAk bereziki salatu nahi izan zuen Mutualitateen Legea, joan den urtarrilaren 1ean indarrean sartu dena.
Legen honen eraginak hauek dira: Mutualitateentzako lan-eremu zabalagoa. Osasun sistema pribatizatzeko beste urrats bat da legea, osasun-sistema publikoak murrizketak pairatzen dituen bitartean. Horretaz gain, mutualitateentzako botere handiagoa dute gertakizun arruntek eragindako bajetan eta beraz Osakidetzako pertsonal medikuaren jarduera mugatzen da.
Patronalei botere handiagoa ematen die lege horrek. Mutualitateak erakunde patronalak dira, beraz, hauetako kide diren enpresek kudeatuak dira eta zuzendaritza enpresa munduak izendatzen ditu. Horregatik jokatzen dute enpresaburuekin elkar hartuta, dagokion araudia interpretatu eta aplikatzerakoan. Horretaz gain, langileen osasunaren babesa gero eta txikiagoa da lege horrekin eta diru publiko gehiago bideratzen da mutualitateentzat, hauen abusuen aurrean babes eskasagoa dagoen bitartean.
Erreforma hau enpresetan geldiaraz dezakegu: negoziazio kolektiboa da gure esku dugun tresna bakarra egoera honi aurre egiteko. Mutualitateek guren enpresan botere handiagoa lortzea eragoztea posible da, exijituz gero gaixotasun arrunteko bajen kudeaketak sistema publikoan jarrai dezan eta sistema publikora itzul dadin, mutualitate baten esku jarri badute.