Piratak

Erabiltzailearen aurpegia Itziar Larrazabal 2016ko urt. 6a, 00:00

ELAk pauso bat aurrera eman du, eta aurpegiak, izena eta abizenak jarri dizkie langileriarentzat eredu prekario eta zekena sustatzen dutenei. Yolanda Barcina (Telefónica), Pello Gibelalde (Adegi), Alberto García Erauzkin (Euskaltel), Jose Antonio Sarria (CEN), Josu Jon Imaz (Repsol), Florentino Perez (ACS), Ignacio Sanchez Galan (Iberdrola), Gregorio Villalabeitia (Kutxabank)... dira seinalatuetako batzuk.
Badakigu ez zaiela batere gustatu. Baliteke telefonoa hartu eta gobernuko beren lagunei deitu izana... Edo, are okerrago, euskal gobernuak ofizioz jardun izana.

Edonola ere, Eusko Jaurlaritzaren Enplegu sailburu Angel Toñak aitaren batean bere elkartasuna agertu die, eta sindikatuari egindakoa aurpegiratu dio. Gure ustez beste batzuen kontura dirua erruz irabazten dutenak piratak dira.

Beste gertakari batzuetan ere prestutasun berbera agertzea gustatuko litzaiguke. Esaterako, duela bi urte baino gehiago aurkeztu genuen Legegintza Herri Ekimenean.

Zertarako aurkeztu genuen: lanaren jarraipena bermatzeko subrogazioa ezartzeko, euskal eremuko lan-hitzarmenak aplikatzeko eta baldintza-agirietan jasotakoa betetzen ez bada zigorrak aurreikusteko.
Pasa den abenduaren 4ko batzordearen ondoren argi daukagu HLEa ez dela aurrera aterako. Izan ere, gaur gaurkoz EH Bilduren babesa baino ez du jaso legegintza ekimen horrek.    

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide