Estatalizazioari ez!

Erabiltzailearen aurpegia Itziar Larrazabal 2016ko mai. 15a, 00:00

Patronalaren estrategiak helburu argi bat du: erreformei ahalik eta zuku gehien ateratzea etekinak ugaltzeko, pobretutako lan-baldintzen kontura. Legeak honetarako eskaintzen dituen abantailen artean negoziazio kolektiboaren estatalizazioa dago.

Horretarako bidea erraza da: patronalak hitzarmenen negoziazioa blokeatzen du beren iraunaldia gal dezaten; aski du denbora igarotzen uztea hitzarmen estatalak indarrean sar daitezen, eta hauek askoz okerragoak dira.

Bestalde, badirudi Eusko Jaurlaritzari ez zaizkiola bat ere axola estatalizazio estrategiaren eragin lazgarriak.

Estatuko sindikatuek eta CEOEk erabaki dute probintziako sektore-negoziazioa deuseztatu edo hustu egingo dutela. Azken hilabetetako adibide batzuk dira: Ostalaritza sektorerako Lan-Akordioak, Madrilen sinatutako Sukaldaritza Hitzarmena, Lorezaintza Hitzarmena, Ile-apaindegietako Hitzarmena, Drogeria, lurrindegi eta belar dendetako Hitzarmena, Estatuko Merkataritzarako  Akordio Markoa edota Metalgintzako Hitzarmen estatala, besteak beste.

Madrilen Zapateroren erreformaz baliatzen dira eragozteko euskal gehiengo sindikalek erabakitzea non eta zer negoziatu nahi duten.

Alternatiba badago.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide