TTIP eta CETA itunak nazioarteko merkataritza itunak dira. Itun hauekin finantza kapitalak eta multinazionalek ekonomia, inguru-giroa, legeak eta pertsonen eskubideak beraien mesedetan zuzentzeko berme juridikoak eskuratu nahi dituzte.
Itun hauek merkatuen eskubide eta askatasunak bakarrik defendatzen dituzte, ez gizartearenak. Nazioarteko enpresen boterea bermatzen duten arau, hitzarmen eta itunen sarea loditu nahi dute.
Gure herriari, nahi duen eredu ekonomiko, sozial, politiko eta instituzionala erabakitzea dagokio, herriak, demokratikoki, adierazitako borondatea delarik muga bakarra.
Beste mundu bat posiblea da, herrien elkartasunaren bitartez. Ekintza politiko, ekonomiko eta instituzionalaren lehentasunak aldatuz, pertsonen beharrak, merkatua eta kapitalaren interesen gainetik ezarriz.
Horregatik Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak azaroaren 5ean Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan burutuko diren mobilizazioetan parte hartzeko deialdia zabaldu nahi du: Bilbon Unamuno plazan egingo da kalejira 13:00etan, eta 1 7:30ean manifestazioa aterako da Plaza Biribiletik.
Donostian, aldiz, 17:00etan abiatuko da protesta Bulebarretik. Gasteizen Andra Mari Zuriaren plazan kalejira egingo dute 12:00etan, eta Iru;ean bus geltoki zaharretik aterako da manifestazioa 13:00etan.