M17 Greba Orokorra Aiaraldean

Nor zara zu oldarraldi honetan?

Erabiltzailearen aurpegia Itziar Larrazabal 2026ko martxoaren 16a

Grebarako deialdia publiko egin zenetik Lanbide arteko Gutxieneko Soldataren inguruan iritzi asko entzun ditut eta denetan gauza bat argi geratu zait, Madrildik ezartzen diguten 1.221 eurorekin ezin dela bizi.

Iritzi partekatze goxo horretan nahi baino gehiagotan konturatzen naiz zein barneratuta daukagun “Oasiren Fabula”... ez Euskal Herrian ez... jende gutxi da pobrea... LGSa oso jende gutxik jasotzen du. Ba ez andre-jaunok, Euskal Herrian ere langile pobreak ditugu, hilabete bukaerara heldu ezin ibiltzen direnak, 167.000 zehazki. Eta Euskal Herrian pentsiodun pobreak ditugu ere bai, borrokarako
beti prest hauek ere.

Ez gara oasia, ez. Zer uste duzue, 2000. urteaz geroztik sortutako aberastasunaren banaketan, %1 aberatsenak, aberastasunaren %41 bereganatu duten horiek, munduaren beste puntan bakarrik daudela?

Munduan oldarradi orokorra bizitzen ari gara eta gurean ere bai! Aberats horrek dirua irabazten jarraitzeko bere plana dauka eta guk gurea defendatu behar dugu! Baldintza duinak dituzten lanpostuak defendatu behar ditugu. Aiaraldean ondo dakigu lanpostuen suntsiketak zer suposatzen duen, lanpostua galtzen duten familietan, inguruko enpresetan lan egiten duten langileetan, herrietako
egunerokoan, gure seme-alaben etorkizunean, gure herriaren etorkizuna diren gazteetan.

Aldi berean, prekarietatea eta pobrezia dakarten lanpostuak hobetzeko gure plana egin behar dugu eta plana exekutatu! Okerren dauden langileen alde egiteko asko daukagu, bereziki emakumeez, langile migratuez, gazteez eta aniztasun funtzionala duten langileez ari gara; eta pobreen arteko borrokak saihestu, hori baita gero ta gertuago daukagun faxismoak nahi duena, gure artean etsaiak izatea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide