Ekainaren 8an Euskal Herriak nazio gisa duen erabakitzeko eskubidea aldarrikatuko du ozen: gure esku dago!
Herri batek bere erabakiak hartzeko eskubidea izatea baino zerbait demokratikoagorik badago? Hontan euskal jendartearen gehiengoa bat gatoz.Hortaz, eta ariketa demokratiko berdinari jarraituz, jen- dartearen erdia baino gehiago osatzen dugun emakumeok ez genuke gure erabakiak, guk geuk, hartzeko eskubiderik izan beharko? Are gehiago erabaki horiek gure gorputzaren inguruko erabakiak direnean.
Espainiar Estatuko sektorerik atzerakoienek, katolikoek eta eskuindarrek, emakumeok gure gorputzaren gain dugun erabakitzeko eskubidea kendu eta gure erabakiak kontrolatu eta bideratu nahi dituzte; gure sexualitatea ugalketara mugatu, ama izatera behartu, orain arteko menpekotasun rol inposatua egonkortu...Abortuaren aldeko borroka estrategikoa izan da mugimendu feministarentzat. Abortua gure eskubidea da, eta borroka honetan tinko mantenduko gara!
Gauza bat argi izan behar dugu, sexu-genero diskriminazio estrukturalarekin buka- tu eta emakumeak askeak izan arte, ez dago Euskal Herri askea lortzerik. Eraso hauei erantzutea beraz, ez da soilik emakumeon kontua, herriaren ariketa kolektiboa izan beharko luke...