Nerbioi ibaiaren ingurutan eta Zankuetako errekan zaharberritze eta leheneratze lanak egingo dira

Erabiltzailearen aurpegia Jaione Pagazaurtundua Arbide 2013ko aza. 14a, 09:07

2011ko irailaren 26an Ingurugiro Sailburuak onartu zuen Amurrioko udaletxeari 50.000 euro inguruko diru-laguntza ematea guztira 66.000 euroko zenbatekoa zuen proiektua garatzeko. Proiektu honen bitartez Nerbioi ibaiaren eta Zankuetako errekaren Amurrioko guneak erosi, zaharberritu eta leheneratuko dira.  

2011ko irailaren 26an Ingurugiro Sailburuak onartu zuen Amurrioko udaletxeari 50.000 euro inguruko diru-laguntza ematea guztira 66.000 euroko zenbatekoa zuen proiektua garatzeko. Proiektu honen bitartez Nerbioi ibaiaren eta Zankuetako errekaren Amurrioko guneak erosi, zaharberritu eta leheneratuko dira.  

Proiektu honek Amurrioko ibai ekosistemak babestea ahalbidetuko du. Ekosistema horiek garrantzia handia dute, besteak beste, erriberak egonkortu, ur-emaria kontrolatu, uren kalitatea hobetu, eta hiri alorretan paisaiaren egoera eta helburu sozialak dauzkaten zonaldeak ere hobetzen dituelako.

Egingo diren ekintza nagusiak hauek izango dira:

  1. Erriberako hiru lur-sail erosi egingo dira babestu ahal izateko. Era honetan ekosistema autoktonoaren adierazgarri diren espezieak babestuko dira, bioaniztasuna eta epe luzean ekosistemaren bideragarritasuna sustatuz. Espezie autoktonoen balio genetikoa eta baita bisoi europarrarentzat habitat nagusiak diren sasitza eta sahastiak mantenduko dira. Ingurumen heziketari bideratutako sentsibilizazio ekintzak ere martxan jarriko dira.
  2. Zankueta errekan landare-lubeta bat egingo da. Uraren higadurak berak desbideratu du erreka bere hasierako ibilguatik eta ekintza horren bidez bertako landaredia autoktonoa mantenduko da.
  3. Bi hezegune natural berri sortuko dira San Roke eta Maskuribain. Zonaldea garbitu ostean zuloa egin eta lurrak trinkotuko dira. Ostean lur-sailak iragazgaiztu eta lursaileko material berak metatuko dira. Hezeguneak azpiko zonaldetan sortu direnez ura mantendu eta igelen prozesu biologikoak babesteko.
  4. Aresketamendiko parkeko hezegunearen garbiketa eta egokitzapena. Berezkoa ez den landaredia kendu eta berreskuratze lanak egingo dira. Fauna aldetik oso emankorra da hezegune hori eta urtero ikasle askok bisitatzen dute.  
  5. Nerbioi ibaiaren konektibitate ekologikoaren hobekuntza. Erribera ekosistema autoktonoaren berreskurapena egingo da.  Ekosistema honen berreskurapenaren bidez bisoi europearraren babesa indartuko da. Gainera hegazti eta saguzarren habiak ere indartzen ari dira.
  6. Sentsibilizazio ekintzak ere martxan jarriko dira. Horretarako ekosistema horietako fauna eta floraren gaineko azalpenak emango dituzten panelak jarriko dira 2 hezegune berrien ondoan. 
Proiektuaren helburu nagusia beraz , espezie eta habitat desberdinen babes, babesa eta naturalizazioa izango litzateke.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide