Erabilera publikoko zenbait menditan espezie autoktonoak landatuko ditu udalak

Erabiltzailearen aurpegia Jaione Pagazaurtundua Arbide   Ingurumena

Erabilera publikoko zenbait menditan espezie autoktonoak landatuko ditu udalak

Orozkoko udalak jakinarazi duenez, azken urteetan ustiatu diren 50 hektarea konifera 45 bat baso hostozabal bilakatuko dituzte.

Esan bezala, azken urteetan erabilera publikoko zenbait mendi ustiatu dira; 50 hektarea gutxi gorabehera. Horietako zenbait, 5 hektarea, koniferoen ustiaketarako erabiltzen jarraituko dituzte, baina gainontzeko azaleraren aprobetxamendua aldatuko da.

Hondakinen frakzio organikoaren gaikako bilketan izena emateko kanpaina berria abiatu du Udaltaldek

Erabiltzailearen aurpegia Jaione Pagazaurtundua Arbide   Ingurumena

Hondakinen frakzio organikoaren gaikako bilketan izena emateko kanpaina berria abiatu du Udaltaldek

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek, bosgarren edukiontziaren eta autokonpostatzearen bidez, etxeko hondakinen frakzio organikoaren gaikako bilketa hedatzeko prestatu duen informazio kanpaina berria abiatu du.

Bigarren kanpaina horrek parte hartzen duten etxe kopurua bikoiztea nahi du eta bost hilabetetan garatuko da besteak beste Arakaldo, Arrankudiaga-Zollo eta Orozko udalerrietan.

Udaltalde 21ek boluntarioentzako 2014. urteko azken deialdia egin du

Erabiltzailearen aurpegia Jaione Pagazaurtundua Arbide   Ingurumena

Udaltalde 21ek boluntarioentzako 2014. urteko azken deialdia egin du

Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko fauna eta flora autoktonoak hobetzeko hainbat ekintza egin ditu Udaltalde 21ek. Horietako asko eskualdeko herri bizkaitarretan deitu ditu; Arakaldon, Arrankudiagan eta Orozkon adibidez, Urduñan anfibioentzako putzua egin zutelarik.

Ekintzetan, jarduera zuzentzen duen talde teknikoak hasieran eta amaieran, azalpena ematen du, ingurunearen balio ekologikoaren garrantzia aipatzen du, bertako espezie mehatxatuak zeintzuk diren azaltzen du eta horientzat ekintza horrek ekar dezaken onura nabarmentzen dute.

Urduñako eskolak aipamen berezia lortu du Aktibatu + eskola programan

Erabiltzailearen aurpegia Jaione Pagazaurtundua Arbide   Ingurumena

Urduñako eskolak aipamen berezia lortu du Aktibatu + eskola programan

Aktibatu+ erakundeak zentro batzuen lana bereziki aipatu nahi izan du, eta sariak jaso dituzte. Emandako sarien artean, iraunkortasun arloko Bizkaiko ekipamendu batzuetara egindako bisita gidatuak egon dira, hala nola Mutrikun olatuak aprobetxatzeko dauden instalazioetara, Metro Bilbaoren makina-gelara eta abar.

Urduñako eskolak bisita gidatua egingo du Ur Partzuergoak Urduñan dituen instalazioetara, Gartxetako araztegira eta Urduñako Hondakin Uren Araztegira Bilbo Bizkaia Ur Partzuergoaren eskutik.

Udaltalde 21eko udalek hondakin bilketaren 2014ko balantzea egin dute

Erabiltzailearen aurpegia Jaione Pagazaurtundua Arbide   Ingurumena

Udaltalde 21eko udalek hondakin bilketaren 2014ko balantzea egin dute

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek Eskualdeko Jasangarritasun Bulegoak kudeatzen dituen hondakinak biltzeko zerbitzuen 2014ko balantzea argitaratu berri du.

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek Ibaiertzen garbiketari ekingo dio bigarrenez irailetik aurrera

Erabiltzailearen aurpegia Jaione Pagazaurtundua Arbide   Ingurumena

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek Ibaiertzen garbiketari ekingo dio bigarrenez irailetik aurrera

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek 2013. urtean garatutako “Nerbioi-Ibaizabal eskualdean hondatutako ibaiertzen leheneratze ekologikorako proiektua eta ibai eta erreketan biodibertsitatea hobetzeko ekintzak, Arakaldo, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Galdakao, Orozko, Urduña, Ugao-Miraballes, Zaratamo eta Zeberioko udalerrietan” proiektuaren balantzearen berri eman nahi du.

Hondakinen zati organikoa gaika biltzeari buruzko informazio Planaren bigarren fasea abian

Erabiltzailearen aurpegia Jaione Pagazaurtundua Arbide   Ingurumena

Hondakinen zati organikoa gaika biltzeari buruzko informazio Planaren bigarren fasea abian

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazi duenez etxeko hondakinen zati organikoa gaika biltzeko sistema -bosgarren edukiontziaren eta autokonpostajearen bitartez- ezartzeari buruz herritarrei helarazi beharreko Informazio Planaren bigarren fasea abian jarri da. Besteak beste Arakaldon, Arrankudiaga-Zollon eta Orozkon.

Elikadura burujabetza sustatzeko proiektu berria Aiaraldean

Erabiltzailearen aurpegia Jaione Pagazaurtundua Arbide   Ekonomia

Elikadura burujabetza sustatzeko proiektu berria Aiaraldean

Elikadura burujabetzari bultzada berri bat emateko helburuz sortu da ekimena. Gaur egun eskualdean jasaten ari den egoeraren ondorioz gehien bat. Sustatzaileek orain arteko esperientzia, baserritarrak, kontsumitzaileak eta administrazioen babesa batu dituzte proiektu berri honetan.

Egun hauetan bilera egin dute elikadura burujabetza lortzeko baliabideak zehazteko eskualdeko udal guztiekin. Denek denentzako egindako proiektua izatea nahi dute antolatzaileek Iñaki Urkijoren hitzetan.

Udalak 4 bide osasungarri eraikitzeko diru-laguntza eskatu dio Eusko Jaurlaritzari

Erabiltzailearen aurpegia Jaione Pagazaurtundua Arbide   Ingurumena

Udalak 4 bide osasungarri eraikitzeko diru-laguntza eskatu dio Eusko Jaurlaritzari

Amurrioko udalaren iritziz ariketa fisikoa bultzatzeko konpromiso argia izan behar du bizimodu osasungarria eta gaixotasunen prebentzioa ziurtatzeko.

Legealdi ezberdinetan Amurrioko udalak hainbat ekintza egin ditu helburu horrekin, hala nola, naturbideak, herriaren leku desberdinetan hirugarren adineko jendeari zuzendutako gimnasia makinak eta abar.

Arabako Natur Institutuaren urteurrena ospatzeko erakusketa

Erabiltzailearen aurpegia Jaione Pagazaurtundua Arbide

Arabako Natur Institutuaren urteurrena ospatzeko erakusketa

Arabako Natur Institutua sortu zenetik 25 urte igaro dira. Urtemuga hori ospatzeko eta egindako lana eta ekintzen ikuspuntua azaltzeko erakusketa antolatu du Amurrion. Erakundeak egiten duen lana hobeto ezagutu ahal izateko Amurrioko liburutegi azpian dagoen aretora hurbiltzeko gonbitea luzatu dute azaroaren 15erarte egongo baita erakusketa ikusgai.

Erakusketa publiko orokorrari zuzendua dago eta 16 paneletan adierazten du Arabako Natur Institutuak (ANI) ikerketa eta kontserbazioari dagokionez definitutako jarraibideak laburbiltzen dira.