IRITZIA

Igandean bozka ezazu kontzejuetako ordezkariak hautatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Joseba Terreros 2021ko aza. 17a, 06:00

Arabako Kontzejuen Elkartearen presidentea da Joseba Terreros.

Lau urterik behin egiten den bezala, heldu da gure kontzejuetako Administrazio batzarrak hautatzeko momentua. Gure herrien etorkizuna aukeratuko dugu hurrengo urteetarako.

Arabako Kontzeju Elkartetik esan dezakegu azken legealdi hau ez dela bat ere ohikoa izan gure herrietan. Pandemiak mundu osoan izan ditu ondorio larriak, eta horiek gure herrietara ere heldu dira. Ez bakarrik eguneroko lanaren barruan, baita auzokide askoren heriotzekin ere.

Bestalde, begibistan gelditu da, gauzak okertu direnean eta mugikortasun neurriak gogortu direnean, gure herriak izan direla lekurik aproposenak bizitzeko eta denbora pasatzeko, azken finean, bizitza normal bat egiten jarraitzeko lekurik ederrenak.

Guzti hori ez litzateke posible izango, urteetan zehar, kontzejuek egindako lanagatik izan ez balitz. Izan ere, Administrazio batzarrak eta kontzejuak izan dira gure herriak konpondu, zaindu eta berritu dituztenak.

Horregatik guztiagatik, hurrengo igandean, azaroaren 21ean, garrantzitsua da bozkatzera joatea, kolektibo guztietakoak, orain arte, emakumeek eta gazteek ez baitute nahi izango genukeen besteko parte hartzerik izan Administrazio batzarretan, eta hauteskunde kanpainak esaten duen bezala, denon botoa da garrantzitsua.

Aiaraldeko herrien egoera ona dela esan dezakegu. Lan haundia egin da azkenengo urteotan eta hurrengo urteetarako ditugun aurreikuspenak onak dira. Landa eremuaren jarraipena eta hobekuntza bermatuta dago gure kontzejuei esker.

Animatu guztiok eta hurreratu igandean zuen kontzejuen ordezkariak aukeratzera!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide