Igandean, hilak 12, Goikogane Mendi Taldeak urteroko Sarituen jaia ospatu zuen Ermun. Eguraldia zoragarria lagun, hamanarka mendizale hurbidu zen mendi lehiaketa ezberdinen sariak jasotzera.
Sarituen artean, gaztetxoenen bultzadarekin batera, emakumeen nagusitasuna azpimarkatzekoa izan zen, horien artean Mari Carmen Remon, urteroko 40.000 metroko (lehiaketa potoloena) sariaz gain zazpigarren ehunekoa eskuratu zuena. Sari banaketaren ostean, zizka-mizka prestatu zuten.
Azkenik, Goikogane Mendi Taldeari eskertu behar zaio mendizaletasuna suspertze aldera mendi lehiaketarekin aurrera egiteko hautuagatik, baita ere bere ekintza guztietan euskarari emandako trataeragatik.
Argazkiak: Joxe Blanco