Bejondeizuela!!

Erabiltzailearen aurpegia Joxe Blanco   Historia

Bejondeizuela!!

Lore eztanda

Erabiltzailearen aurpegia Joxe Blanco   Ingurumena

Udaberriarekin batera, hainbat lore agertu dira Lamuza eta Arraño arteko gune naturalean.

»» Ikusi argazki guztiak (34)

Artadia, gure basoa

Erabiltzailearen aurpegia Joxe Blanco   Ingurumena

Artadia, gure basoa

Inguruotako baso naturaletan artadia dugu ezezagunena. Edonorrek emango dizu pagadi edota hariztiren baten berri baina artadirik… Egiari zor, gure Laudio humanizatu eta industrializatu honetan, basoetan erreferentzia nagusia pinu intsignis eta eukalipto landaketak diren honetan, orban txiki eta ale solte batzuk izan ezik berezko basoa ia desagertua dagoela esan dezakegu. Horrexegatik are harrigarriagoa da artadiaren gainean dagoen ezezagutza, batez ere gure inguruko berezko basoetan hurbilena eta zabalduena denean.

Udaberria ate joka

Erabiltzailearen aurpegia Joxe Blanco   Ingurumena

Udaberria ate joka

Negua luze jotzen ari da, euritsu eta hotz. Hala ere, oraindik 20 egun falta arren, han hemenka udaberriaren iragarle diren zenbait seinale ikus dezakegu; lore espezie batzuek eginkizun hori betetzen baitute, antza, apurka-apurka neguarenak egiten doala iragartzearena alegia.

Getozkaren gorazarrez

Erabiltzailearen aurpegia Joxe Blanco   Jendartea

Getozkaren gorazarrez

Badira bizpahiru urte Aretako Kultura Etxeko kartelak ipintzeko lekuari erreparatu niola, bertatik zintzilikaturik zegoen fotokopia paper bati, hain zuzen ere. Idazmakina zaharrez idatziriko idazki hura irakurtzean, zur eta lur geratu nintzen, gure artean hazten diren landare baten inguruan etnobotanika ipuin ederra ez zen ba, Manolo “El Betis” berak egindakoa, noiz eta 1988. urtean!

[IRITZIA] Ezinezkoaren bilatzaileak

Erabiltzailearen aurpegia Joxe Blanco   Ingurumena

[IRITZIA] Ezinezkoaren bilatzaileak

Astebeteko epean, bakoitzak bere neurrian, niregan eragin handia izan duten bi heriotza gertatu dira. Elkarrekin ez dute zer ikusirik, baina antzeko gogoetak sortu dizkidate eta, aldeak errespetatuz, batera ipintzean inor ez mintzea espero dut.