Zubiaurreko kale batean dagoen paper edukiontzi honek margoketa zaharra mantentzen du oraindik orain. Magoketa, duela hogei urte baino gehiago Espainiako armadari intsumisioa egitearren kartzelaratutako orozkoko semearen egoera salatzeko egina izan zen. Egun, gazteek ez dakite zer izan zen derrigorrezko soldaduzka. Gizarteak ahaztuta dauka soldaduzkari aurre egiteko euskal gazteriak eramandako borroka eredugarria. Baina nik ez ditut ahantzi nahi duela zenbait urte ama “intsumitu” bati entzundako hitzak. Emakume duin hark zioen gure herriak ezin zuela onartu milaka gazteek (EHUNDAKA Aiaraldean) emandakoa ahaztea eta gerretan hildako herritarrak gogoratzeko oroitarriak nola, horrela hedatuta egon beharko ziren, gure herri guztietan, gerrara ez joateko hautua goraipatzen duten oroitarriak.
Gure eskualdean, denborak, euriak, haizeak eta zentzurak ezabatu ezin izan ez dituen seinu herabeekin konformatu beharko…