Adierazpen askatasunaren aurkako eraso larriak burutzen ari diren honetan (Argiako kazetariari ipinitako isuna, "Araña" operazio politiko-mediatiko-polizialaren enegarren atalaren ondorioz, hamarnaka atxilotu,...), ez da abagune txarra Aretan mantentzen den margoketa zaharra gogora ekartzeko. "EGIN ASKATU" erreka ondoko hormak dinosku oraindik orain, duela 18 urte "demokraziaren" izenean hainbat hedabide itxi ( EGIN, EGIN IRRATIA, ARDI BELTZA, EGUNKARIA), hainbat lagun atxilotu eta urte luzeetarako espetxeratu ondoren.