Ur edangarriko iturria lehenbizikoz Ermun

Erabiltzailearen aurpegia Joxe Blanco 2015ko mai. 18a, 22:55

Santa Luzia Eguna gainean dela, aurten berritasun nabarmena topatuko dugu. Izan ere, udal beharginek amaitu berri dituzte ur edangarriko iturri berriko lanak. Badira bi urte Udalak ur edangarria eramateko instalazioen obrei ekin ziela eta bertako bizilagunen etxeetan bazegoen ere, iturri publikoa falta zen. Obra txiki honekin beraz, Ermu aldean ur publikoaren zerbitzua osatzen dela esan daiteke. Isusi eta Ermu auzunetako bizilagun urrien aspaldiko eskaera zen, bertako urak osasun bermerik ez zuelako.

Iturri berria ikustean ordea, ezin ekidin ur edangarria eramateko egin ziren obrek inguruan sortutako kalteak gogoratzea. Dubirisetik Ermu aldera zihoan antzineko estarta ederra suntsitu eta 4x4rentzako pista zatarra bihurtu zuten ur hoditeria guztia sartu ahal izateko, pago, haritz eta burbuxe ale zahar bezain eder batzuk ebakiz.

Bizilagun horien oinarrizko zerbitzu horren eskubideari muzin egin gabe, galdera da ea beste modu baten ezin zen egin, ea gure herriko natur zein kultur ondarea zen estarta haren suntsiketa ezin saihestu...

Tira ba, iturri berria txukun geratu da, kareharri landuekin mimoz egindakoa eta jario oparoko bi txorrotadun iturri ("ur ez edangarriduna") zaharraren aurrean kokaturik. Mendizalearen egarria asetzeaz gainera, aurtengo Santa Luzia egunerako (eguraldia lagun), gure umeek ur jokoetan erabilgarri izan dezaten espero dezagun.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide