Aurreko igandean, urtero legez, Nafarroaren Eguna ospatu zen Baigorrin (Baxenabarre). Bertan Euskal Herri osoko herritar andana batu zen jai giroan, egun berezi honetan. Mendebal muturreko hainbat nafar ere (besteak beste, Amurrio, Urduña, Baranbio, Laudio eta Orozko aldetik) bertaratu ginen. Eliza guneko plazan giro aparta topatu genuen: 20 gaiterok eta banda txikiak lagundurik, hamarnaka lagun Larrain Dantzan.