Horien artean udaberri loreak daude (Primula veris), bioletak (Viola odorata), pulmoni belarra (Pulmonaria longifolia) eta gibel belarra (Hepatica nobilis). Hastapen txango hauetan ere, lehen agurra egiten digute errefautxoak (Raphanus raphanistrum), otsobaba arrak (Heleburus fetidus) eta ia udazkeneraino lagunduko digun txikori belar dohatsuak (Taraxacum officinale).
Era berean, zuhaixka batzuen lore bereziak (gerbak) behatzeko parada egokia izaten da, hostoak agertu baino arinago, sahats iluna (Salix atrocinerea) eta hurritza (Corylus avellana)-renak kasu.
Lamuzanaturgunea blogean argitaratuta. Proiektu irekia da.