Izan ere, landare belarkara batzuen zenbait lorek aste batzuk daramatzate beren ederrak erakusten.
Heltzear den aurreneko lore eztanda eta orain arte biluzik egon diren zuhaitz eta zuhaixkak hostoz jaztearekin batera, behin lanak eginda, hurrengo urteko negu amaiera arte utziko gaituzte.
Horrexegatik, azken aukera izan daiteke aurrez aurre so egiteko, ea baten bat gogoan mantentzea lortzen dugun.
Udaberriaren iragarle diren espezien agurra eta neguaren amaiera onartu nahi ez duen elurra nahasten dira beraz, udazkena arte “geratzeko” etorri ziren loreekin , loraldi orokorraren hasiera direnekin eta jakina, aurreneko zuhaitz kimu berde biziekin.
Eta akaso orkidea goiztiarren bat agertuko zaigu opari!