Lamuza parkea sortu zenean, eremu pribatua izanda, harresiz itxi zuten. Horrez gain, parkea egituratu eta Arrañoko maldako ezpondak eusteko, harrizko zenbait horma eraiki ziren. Gaur egun egitura horietako asko bere horretan dira, nahiz eta alde batzuetan desegiten edo egoera txarrean egon.
Horma horiek landare askoren bizilekua dira eta halako leku pobreetan (bizitzari begira mortuak, lur eta urik gabekoak), espezializatutako landare, espezie oportunista, igokari eta kolonizatzaileen haziek ernaltzeko beta aurkitzen dute, haizea eta uraren laguntzarekin. espezie batzuek alde ospeletan giro egokia izango dute; besteitzuek aldiz, eguteretan.
Murruntzaren lore txiki eta ederrek janzten dituzte gure horma martxoaren erdialdetik aurrera. Bitxikeria moduan aipatu daiteke, bere hazien sakabanaketa ez duela haizeak egiten espero zitekeen moduan, baizik eta urak.
Itxura xelebreko landare zukutsua da ebaki bedarra eta oso estimatua sendabelar moduan: azaleko zauri, urratu eta erreduretarako erabilia da.
Iratzeak landare oso primitiboak dira eta euren ezaugarri nagusia da lorerik ez dutela (kriptogamoak). Ugalketa prozesua esporen bitartez hasten dute. Espezie batzuk murruetan hasten dira eta gurean, tamaina ertaineko (10-20 cm, zabalera osoa) hiru espezie hauek errez ikusiko ditugu.
Erigeron: urrunetik pitxilora ematen du baina hurbiltzean konturatuko gara zer ikusirik ez dutela. Honek landak baino, hormak ditu gustoko, Aldaikoerrekako alboetako paretetan esaterako.
Hormen zirrikituetan ikusiko ditugun landare bi hauek antza izugarria dute baina guztiz bestelakoak dira. Marrubia, “maiukia” oso ezaguna da. Erreparatu petaloei, potentillak muxarratuak ditu eta.
Landare igokaririk ospetsuena. Modako erromeria talde baten izena. azaleko gaitzetarako ona omen.
Ez da landare bereziki ederra horma bedarra: lore nimiñoak ditu eta hautsak itsusiagotu egin ohi du, hormaren kolorea hartuz. Baina petrikiloek estimu handian duten belarra da. Bereziki, tentsioa jeisteko oso ona omen da.
Ez dira gutxietsi behar beraz murruetako landareak, ekosistema txikia baina berezi baten parte bait dira, ederrak eta sendagarri osagaietan aberatsak.
Ugariak dira hormeetan hasten diren landare espezieak, eta lehengo hurbilketa moduan, bakan batzuk ezagutzen hasiko gara.