Orchis italica: Harribitxia Arrañon

Erabiltzailearen aurpegia Joxe Blanco 2018ko eka. 5a, 09:15

Jatorrizko artikulua hemen ikusi daiteke. 

Duela urtebete Lamuza-Arrañoko basa landaretza arakatzeari ekin genionetik, ustekabe ugari eman dizkigu naturgune honek, aurreikusitako aniztasuna handiago eta zabalago izan baita. Orain arteko ustekaberik nabarmenetakoa , zalantza barik, maiatzaren 9k eman zigun , Aceras anthropophorum (orkidea espezie arrunta ingurotan) ugariz apaindurtako ezponda batean, larrosa-ubel kolore biziko loreari erreparatu genionean. Sinesgaitza hasieran, beharrezko kontrasteak ondoren (Iñako Villamor lagunarena aipatzeko modukoa da) eta baieztapena azkenean: Orchis italica, mediterraneo aldeko orkidea espezie ez oso ohikoa da eta Euskal Herriko mediterranear klimaren eraginpeko eremuan, espezie bakanatzat hartua. Beraz, ingurune atlantikoan are bitxiagoa da espezie hau topatzea.

Ale bakarra zen eta ganorazko argazki batzuk egin gabe, egun gutxi batzuen buruan , desagertu zen arrastorik utzi gabe.

Arrazoia ez dago argi: paseantearen batek, lorearen edertasunak erakarrita, etxera eramango zuen akaso? Azken hilabetetako tematzeari Basajaunak egindako opari efimeroa izan ote zen ? Inguruotan dabiltzan aberen batek jango ote zuen?? Badirudi, azken aukera hau posibleena dela, lore hau zegoen lekutik ez oso hurrun, beste orkidea espezie ikusgarri (Himantoglossun hircinum) baten ale bati halaxe gertatu baitzitzaion.

Gertakizunak zer pentsa eman beharko liguke guztiei, baina batez ere, natura hondarearen babesean ardura duten erakundeei (Udala, Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza,…), Orchis italica babestutako landarea da eta. Flora baskularrari dagokion EAEko espezie mehatxatuen katalogoaren arabera, orkidea espezie hau Kaltebera-tzat hartua dago, hau da, sailkapen horretan, eta "Galtzeko arriskuan" dauden espezien ondoren, bigarren garrantzitsuena. Aurkikuntza honek gainera, aparteko balio ematen dio gure txoko kutuna den Lamuza-Arraño inguruneari.

Esker bereziak: Iñako eta Martari

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide