Estatu Batuetako Texas-en jatorria du MDC akronimoarekin izena hartzen duen punk-HC taldeak. Punk mugimenduaren talde mitikoa, 1979an hasi eta gaurdaino bazterrak nahasten eta mundua astitzen jarraitu duena. Proposamanen musikal zuzena, probokatzailea, eta konprometitua ikur, bere sormen guztiei.
Proposamanen musikal zuzena, probokatzailea, eta konprometitua ikur, bere sormen guztiei egungo sistema kapitalistaren salaketa zorrotza darie. MDC-k grabatutako disko ugarietan gutako askoren bizitza-soinu- bandaren osagaia diren kantak agertzen dira eta euren lelo suntsigarriei esker gure lehen hitzak ingelesez ikasi genituen. Izaera horren adibide argia da, MDC akronimoari disko bakoitzean esan nahi ezberdina emateko ohitura: Millions of Dead children, More Dead Cops, Millions of Damn Chistrians, Misile Destroyed Civilization, Multi-Death Corporations…, Millions of Dead Cops ezagunena bada ere, 1982an grabatutako diskoari izenburua ematen diona hain zuzen ere; disko horretan agertu zen lehenbizikoz “I remember” izeneko kanta.
Taldearen mezuen ildo nagusien artean (arrazakeria, faxismoa eta kapitalismoaren aurkako salaketak), polizia gehiegikeria nabarmendu izan da, idazki hau laguntzen duen bideoa horren erakusle. Egia esanda, Euskal Herrian soberan ezagunak dira bideoan agertzen diren irudiak, hitzetan agertutako egoerak… gogotik nozitu baitugu poliziaren jazarpena bertako herritarrok, horiek bezalako hamaika irudi iltzatuta ditugu oroimen kolektiboan. Guardia zibila, Polizia nazionala, eta zer esanik ez, Ertzaintzarenak.
Bai, ondo gogoan dut gainera, apirilean 6 urte bete dira eta. Euskaldunez betetako Catalunyako sonako lekuan ari ginen oporretan. Gipuzkoako ezagun batekin topo egin eta berria eman zigun: “Aizue, ba al dakizue ertzaintzak Bilbon zauritutako gaztea hil egin dela?” Berria are latzagoa egin zitzaigun Iñigo gure herriko errepresaliatu familia baten parte zela jakitean.
Geroztik, Cabacas Lizeranzu familiak jasan behar izan duenak ez dauka izenik, bidegabekeriazko eta mesprezuzko soka luzeegia nozitu eta nozitzen jarraitzen duelako. Moral bikoitzaren eredu argia: biktima guztiak berdinak direlako leloa irenstarazten nahi digutenak dira Iñigoren heriotzaren erantzuleak. Iñigoren familiaren minarekin jolasean ibili diren berberak, herritarron zergekin elikatzen diren agintari politiko eta polizia bizkarroiak.
Baina Cabacas Lizeranzu familiak oztopo guztiei aurre eginda, duintasun irakasgai itzela eman dio jendarteari. Orain Iñigoren heriotzaren ondoren pasa duten ataka zailenari aurre egin beharko diote, polizia batzuen aurkako epaiketa hilaren 14an hasiko baita.
Borreroa da justizia egiteko arduraduna eta benetako arduradunak ez dira egongo akusatuen aulkian beraz ezin da ezer espero baina zalantza barik, aukera ezin hobea da familiari babesa agertzeko eta gizarte polizialaren inpunitatea salatzeko.
Iñigo Cabacas justizia! No More Cops!