Jon gogoan

Erabiltzailearen aurpegia Joxe Blanco 2020ko aza. 29a, 09:55

Iazko deialdiaren irudia./ Aiaraldea.eus

1997an hasi ziren Jon Pagazaurtundua omentzen Orozkon goiz osoko ekimenarekin. 1973an zendu zen Areetan gaztea, ekintza armatua prestatzen ari zelarik diktaduraren kontra. Pandemia dela eta, bigarren aldiz utzi zaio mendi ibilaldia egiteari. Aurrekoan Entzutegi Nazionalaren aginduz izan zen.

Atzo, hilak 28, 47 urte bete dira Jon Pagazaurtundua  Isusi 19 urteko gazte laudioarra hil zela. Bera eta berarekin batera zihoan kidea,  Joxe Etxebarria Sagastume amezketarra , hilik suertatu ziren  Bizkaiko Areeta herrian  ekintza armatua  egiteko lehergailuak eztanda egin zienean. Biak ala biak Euskadi Ta Askatasuna erakundeko militanteak ziren.

Urtetan zehar, Jonen emana gogoratua izan da Orozkoko hilerrian egiten zen ekitaldi xume baten bitartez, bertan hilobiratua dago eta. Urtero-urtero, Zubiaurreko plazan batu eta txistuaren soinuaren laguntzarekin hilerriraino arteko bidea isilpean egiten zuten herritarrek ez diote hitzorduari huts egin.

Gaur arte, behin bakarrik geratu da bertan behera ekitaldi xume baina bero hau, Espainiako epaile batek hala aginduta. Aurten ere, osasun egoera ikusita, ez da ekitaldia egingo, ez eta berari lotutako Laudiotik Orozkora egiten den mendi martxa, bere garaian Auzitegi Nazionalaren mehatxuei izkin egitea lortu zuena. Baina gaurkoan bertan behera geratu da hori ere. 

Pagaza mendi martxa 1997an hasi zen ospatzen eta Jonen emana gogoratzeko ekitaldira  menditik joateko laudioar batzuek zuten ohituran du jatorri. Urte hartan, herritar talde bat batu  eta Jonen ekarriaren inguruko gogoeta egin zuen. Bere heriotzaren urtemugaren bueltan, ohiko hilerriko ekitaldiaz gainera, Jonen ekarpen kultural eta  politikoari  lotutako ekitaldi sorta antolatu zuten. Himalaiara egindako espedizio baten hitzaldia, konpromezu politikoaren gaineko mahaingurua, antzezlana, rock kontzertua eta, azkenik, hilerriko ekitaldiarekin bat egingo zuen Laudiotik Orozkora arteko mendi martxa izan ziren azaroko aste hartan egindako ekimenak. 

Orduz geroztik, urtero-urtero, Laudioko herritarrak euri, elur zein eguzkia lagun hurbildu izan dira  Donibaneko hilerrira, Arrolako magaletan zehar, Jonen emana gogoan.

“Zer pentsatuko luke gutaz? Zerk ematen zion indarra? Nork ez du maite askatasuna, nahiz eta leher dadin esku artean”

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide