Gauza bakoitzari bere izenez deitu behar zaiola pentsatzen dugu. Kontua ez da erratu behar demokraziaren inguruko koro-hitzez estaltzearen ondorioz. Norengandik edo zertaz nahi dugu bereizi? Zein onura ekar litzake horrek? Eta zein oztopo?
Kultur aniztasuna geroz eta gehiago hazten ari den errealitatea da gaur egun. Muga politiko, komertzial edota sozialak -Europan gutxienez- iraganeko kontu bezala ikusten dira. Ez dugu ulertzen erabakitzea eta “independentzia” bultzatu nahi izatea batasunaren kontra doazen balio hauen oinarria hain eskasa izanik. Guk irmoki egiten dugu apustu europartasunaren alde. Oraintsukoa da Brexita: Britaniar jendartea zatitu egin da legezkoa zen kontsulta baten bidez. Orain, badakigu, “Irteerari BAI” zioten sustatzaileek ere ez zutela sinisten, eta emaitza gisa sozialki banatutako gizartea utzi dute. Katalunia bezala ikusi nahi al dugu gure gizartea? Han, eragindako banaketa sozialaz gain, bigarren plano batera pasatu da herritarren bizi kalitatea hobetzea, eta guzti hori identitate sentimenduen arteko aurrez aurreko talken ondorio izan da.
Gure aurrekari historikoekin, independentziari buruzko eztabaida berriro ere hemen planteatzea, lortu dugun batura soziala arriskuan jartzea da; ETAk desagertzea erabaki ondotik bermatu beharko litzatekeen kontua da, eta ez du inolaz ere gure babesa izango.
Gure eskuetan dagoena benetan egungo elkarbizitzaren markoaren baitan politika egitea da, utopietatik urrunduz; lanean jarraitzea gure bizi baldintzak hobetuko dituzten kalitatezko zerbitzu publikoak lortzearen alde.