Astelehenean hasi ziren Kale Barriako Jaiak Urduñan. Hainbat ekintzaz gozatzeko aukera egon zen hiriko kale horretan. Atzo iluntzean egin zen festaren ekintzarik esanguratsuena: Morrillonen jaitsiera. Hiriko haur eta heldu ugari bildu ziren pertsonaia hori tirolinaz nola jaisten zen eta gozokiak nola banatzen zituen ikustera.
Gauean El Baston de la vieja talde andaluziarrak erritmoz eta alaitasunez bete zuen kalea.