EGITARAU OSOA

Hamaika arrazoi Otxomaioak zukutzeko

Aimar Gutierrez Bidarte 2026ko apirilaren 22a

Txomin Robinaren senideak eta Kristoren Eskola Santuko ordezkariak izan dira aurkezpenean. / Aiaraldea.eus

Ate joka daude 2026ko Otxomaio jaiak, eta gaur eguerdian egin dute egitarauaren aurkezpena. Hamaika ekintza antolatu dituzte hiriko festetaz gozatzeko.

Aurkeztu dute Otxomaioetako egitaraua. Udal eta jai-ordezkariek gaur eman dute maiatzaren 7tik 17ra luzatuko diren jaietarako prestatutako egitarauaren berri. Alondegian kokatuta dagoen Bihotza Konpartsaren erakusketan egin dute aurkezpena, "jaietako irudi diren buruhandi eta erraldoiez inguraturik".

Uxue Mendibil zinegotziak eskerrak eman dizkie Otxomaioen antolakuntzan murgildu diren herritarrei, bereziki jai-batzordeetara hurbildu direnei. Orotara 80 ekintza baino gehiago bildu dituzte, "hiritar ororentzat pentsatutako programan".

Jai parekide eta seguruen aldeko apustua berretsi du Mendibilek. Horretarako, indarkeria matxistaren aurkako protokoloa osatu dutela azaldu du. Jaietako lehenengo larunbatean Puntu Morea jarriko dute, eta hainbat sentsibilizazio kanpaina egingo dira hiriko kaleetan. Gainera, harremanetarako telefono bat eskura egongo dela jakinarazi dute ere: 747 488 996.

EGITARAU OSOA

Maiatzak 7, osteguna

19:00 // Udaletxea - Otxomaio 2026ko kartel lehiaketako sari banaketa
19:30 // Udaletxea - Ongi etorria azken urtean jaiotakoei
21:00 // Foru plaza - Txupinazoa eta kalejira Beti jai Fanfarrearekin
22:30 // Foru plaza - Erromeria Zutik taldearekin eta DJ Delgarro

Maiatzak 8, ostirala

10:30 // Antzinako Andra Mariaren Santutegira - Agintarien desfilea
11:00 // Antzinako Andra Mariaren Santutegia - Meza nagusia
13:00 // Hirian zehar - Kale dinamizazioa Etxebarria aita-seme trikitilarien eskutik
13:00 // Antzinako Andra Mariaren Santutegia - Urduñako Abesbatzak abestutako meza
13:30 // Foru plaza - Santa Zezilia musika banda
18:00 // Foru plaza - Dantza plaza Eingo taldearekin
21:00 // Foru plaza - Burbuilak eta  GwaYa Reggae  taldeen kontzertua
23:00 // Foru plaza - Orkestra La Resistencia eta DJ Varro

Maiatzak 9, larunbata

10:30 // Foru plaza - XVII. Patata tortilla lehiaketa eta XII. Paella lehiaketa
11:30 // Antzinako Andra Mariaren Santutegia - Arrastariako agintarien erromesaldia
12:00 // Antzinako Andra Mariaren Santutegia - Meza eta Arrastariako Botoaren berritzea
13:00 // Hirian zehar - Animazioa Oilarrak taldearekin Etxebarria aita-seme trikitilariekin
16:00 // Kioskoa - DJ KI tardeoa
17:15 // Zezen plaza - Herri kirolak kuadrillen artean
19:00 // Foru Plaza - Dantzaldia Nueva Presión Mariachi taldearekin.
19:30 // Zezen plaza - Bigantxak askatzea
21:30 // Foru Plaza - Feos Pero Majos taldearen kontzertua.
23:30 // Foru Plaza - Oxabi erromeria eta DJ Blessive.

Maiatzak 10, igandea

11:30 // Mikel Deuna auzoa - Saratxoko auzokideei harrera.
12:00 // Zezen plaza - Zaldiz ibiltzeko aukera.
12:30 // Hirian zehar - Erraldoi eta buruhandien kalejira.
13:00 // Hirian zehar - Kaleko musika dinamizazioa Akelarre txarangarekin
17:00 // Harresi barruan - Erauntsi Dantza Taldearen alardea
18:00 // Udal pilotalekua - Pilota partidak: eskualdeko pilotariak eta Titin III Merino I vs Goñi II - Alduntzin
20:00 // Foru Plaza - Puro Relajo

Maiatzak 11, astelehena

10:30 // Foru Plaza - Puzgarrien jolas parkea
12:30 // Hirian zehar - Buruhandiak
14:30 // Foru Plaza -  Haurrentzako herri bazkaria
15:30 // Foru Plaza - Familientzako ikuskizuna, Gora Bihotzak
16:30 // Foru Plaza - DJ Xaibor.
18:30 // Foru Plaza - Playback lehiaketa

Maiatzak 13, asteazkena

12:30 // Santa Maria parrokia - Jubilatuentzako meza.
14:30 // Jubilatuen etxea - Bazkaria Urduñako jubilatuentzat.
17:00 // Jubilatuen etxea - Bingoa
19:00 // Jubilatuen etxea - Dantzaldia.

Maiatzak 15, ostirala

10:30 // Hirian zehar - Kaleko dinamizazioa Haizedoinu taldearekin.
12:00 // Santa Maria parrokia - San Isidro meza.
17:30 // Udal pilotalekua - Saskibaloi partidak, Bedarbide taldeak antolatuta
19:00 // Hirian zehar - Kalejira Sakatu elektrotxarangarekin
20:30 // Harresi barrua - BiHotsak abesbatzaren kontzertua
22:00 // Foru Plaza - Kuadrillen afaria 
23:00 // Foru Plaza - Niños de Plazoleta-ren kontzertua 
01:30 // Foru Plaza - Kaparrak eta DJ Pakita Penas.

Maiatzak 16, larunbata

09:00 // Zezen plaza - Kontzentrazio Hipikoa
10:00 // Gamako lakua - XXV. Haurren arrantza lehiaketa
12:30 // Harresi barrua - VIII. Aurresku eta suelto lehiaketa.
13:00 // Hirian zehar - Kaleko dinamizazioa Santa Zezilia Bandaren eskutik.
15:00 // Gernika Plaza - Herri bazkaria Mugalde elkartearen eskutik
17:30 // Gernika Plaza - DJ Tardeo
18:00 // Bolatokia - XIX. Otxomaio Bolo Txapelketa
19:30 // Hirian zehar - Kaleko dinamizazioa Txaranga Izenberkuak taldearekin. 
19:00 // Santa Maria Parrokia - Aiaraldeko Abesbatzen kontzertua, Opera eta Zarzuela 
22:00 // Foru Plaza - The Laars, Nueva Etapa orkesta eta DJ Jaure

Maiatzak 17, igandea

11:00 // Bolatokia - XIX. Otxomaio Bolo Txapelketa
12:00 // Antzinako Andra Mariaren Santutegia - Meza nagusia eta Saratxoko auzokideen botoaren berritzea
13:00 // Hirian zehar - Kalejira Santa Zezilia Bandaren eskutik
13:00 // Hirian zehar - Kalejira Santa Zezilia Bandaren eskutik
14:30 // Foru Plaza - Otxomaio Jaietako azken mokadua, Marmitaren Elkartearen eskutik
14:30 // Foru Plaza - Deriba taldearen kontzertua
17:30 // Udal Pilotalekua - Urduñako Pilota Eskolako ikasleen pilota partidak
19:00 // Foru Plaza - Txapela Brava
21:00 // Foru Plaza - Bihotzaren erreketa eta jaien amaiera

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide