Okondon San Bartolome jaiei ekin diete. Mari Luz Arregi, 25 urtez erizain izandakoak irakurri du pregoia. Sergio Tato alkatea ere izan da hasiera ekitaldian. Herriko plazan jaruti dute txupina, jendez lepo zegoela. Besteak beste, Okondoko ikur den Txomin artzaina igo dute. Sergio Tato alkateak jaietan ere elkartasuna ezinbestekoa dela nabarmendu du.Anbulategi berria albiste ona dela eta txalotu behar dela dio.
Bestalde, irailaren 18an odol emale bilakatzeko deia zabaldu du. Suziriak ez dira falta izan, bat baino gehiago jaurti baitituzte. Ondoren, denentzat adina txorizo banatu dute.
17:30ean briska txapelketa eta apar jaia izango dituzte. Eta, gero bolo txapelketa. 21:00etan, aldiz, txekor dastaketa egingo dute. Gaua girotzeko ardura, ordea, dj-en esku geratuko da.