Okondon asteburu honetan euskararekin bat eginez ostiralean hasi eta igandera arte hainbat ekitaldi egingo dira. Esate baterako, ostiralean hilak 14 arratsaldeko 18:00etan, frontoian, ume eta familientzat “porrusalda” egingo da, hots, euskal abestiekin koreografiak ikasteko berbena.
Geroaro, arratsaldeko 20:00etan kalejira eta musika giroketa ere izango da gaueko 22:00ak arte, orduan izango baita kantu afaria frontoian. Parte hartu nahi duenak txartelak Okondoko taberna, denda edo okindegian 6 euroren truke izango ditu, izena emateko azken eguna hilaren 13an izango da eguna bukatzeko gaueko 23:30ean Jan Ta Kanta musika-dinamizazioa izango dute.
Discovering Okondo
Larunbata, hilak 15, Discovering Okondo antolatu da, Familientzako Irteera Didaktiko Gidatua euskaraz egiteko aukera Felix Mugurutzarekin batera. Irteera goizeko 10:30ean izango da Okondoko Kultur Etxetik eta itzulera toki berera egingo da eguerdiko 12:00etan eta Hamaiketakoa jateko aprobetxatuko da. Eguerdiko 13:00etan Euskal Dantzen Erakustaldia Okondoko Dantza Taldearen eskutik etorriko da. Arratsaldean berriz, 17:00etan Kultur Etxean Filmen proiekzioak eta ondoren arratsaldeko 18:30ean, ume eta familientzako Txalaparta Tailerra emango da. Egunarekin bukatzeko parrokian arratsaldeko 20:45ean Itzalde Abesbatzaren emanaldia izango da.
Araba Euskaraz, autobusa
Okondoko udalak ohi legez, Amurriora joateko autobus zerbitzua jarri du herritarren eskura, beti ere gutxienez 20 lagunek izena ematen badute. Txartelak udaletxean erosi ahal dira 2 euroren truke. Autobusaren irteera, igandea hilak 16 Araba Euskarazera joateko goizeko hamarretan egingo da eta geltokiak Batzoki eta Txaparron izango dira, itzulera ordua aldiz 19:30ean jarri dute.