"Tako proiektua modu erakargarria da jendea artearekin harremanean jartzeko"

TXEMI LLANO (Barakaldo, 1963) argazkilaria da eta Amurrion bizi da. 1987an hasi zuen bere ibilbidea eta hainbat argitarapen, erakusketa zein poiektutan parte hartu du. Orain dela gutxi Tako proiektua aurkeztu du.

 

Zer da Tako proiektua?

TXEMI LLANO (Barakaldo, 1963) argazkilaria da eta Amurrion bizi da. 1987an hasi zuen bere ibilbidea eta hainbat argitarapen, erakusketa zein poiektutan parte hartu du. Orain dela gutxi Tako proiektua aurkeztu du.

 

Zer da Tako proiektua?

Tako proiektua enpresa batetik sortzen da eta orokorrean euskarri izena litzateke, euskarria da eskaintzen dituen argazkiak. Egurrezko tako bat da 20X20 zentimetrozko neurrikoa eta 4 zabaleran, bakoitzak gure bilduma aurkezten dugu eta egurrezko takoan saltzen da.

Hasieran, Basque Fest-en Bilbon Erriberako merkatuan ekin diogu lehen pausuei, asmoa web-atari batean salmentan jartzea da, baita Bilbon lokal bat zabaltzea ere. Jendeak erosi ahal izateko, hemengo jendeak eta baita kanpoko turistek ere erosi ahal izateko.

 

Nolakoak dira Tako horiek?

Tako guztiak aukera ona dira oroigarri bezala, etxean eudkitzeko souvenir bat bezala. 15 argazkilari gaude, bakoitza bere bildumarekin, oso eskaintza zabalean, zuri beltzean eta baita koloretan ere. Jendeak aukera du bat edo, bat baino gehiago eramateko Tako batean, horman edo nahi duen tokian jartzeko. 30 €ren truke, aukera ona da, nahiz eta horrekin aberastuko ez garen. Modu erakargarria da jendea artearekin harremanean jartzeko, “artelan” moduan aurkezteko.

 

Publizitatean lana egitea zelan daramazu?

Epe luzea daramat, prentsan ere aritutakoa naiz, azkenaldian publizitatearekin lanean nago oso arlo erosoa da, nire ikasketak ere publizitakoak dira. Ez da batere erreza, nire lana beste batzuen ideiak argazkietan prestatzea edo lortzea da. Nire bezero desberdin batzuekin lanean nago, kirolen arloan batez ere, baita arkitekturarekin, baina orain krisiarekin ez da garai ona saltzeko.

 

Zeintzuk dira jartzen diren argazkiak?

Nireak zuri beltzean dira baina aukera gehiago aurrerago egongo da, bildumak zabalduz joango baitira. Hau hasteko da erakargarria ikusten dut aukeratutako gaia. Momentuz Aiarakoak ez daude Tako proiektuan beraz, orain Bizkaiko eta Bilbo ingurukoak dira, beraz hortik kanpo gure ingurukoak izatea posible da.

 

Zer moduzko harrera izan dute lan horiek?

Egurrezko pusketa batean argazkiak ikustera eta beste postuak ikustera jende asko etorri da oso arrakastatsua izan zen, Aste Santuan, Erriberako merkatutik 20.000 lagun pasa baitira.

 

Beste proeikturik buruan?

Bai, orain editore moduan lanean nago, arkitekturako liburu pare batean eta aurten egiteko asmoarekin, lan guztiarekin buru belarri sartuta gaude eta baita bezeroen lanak aurrera ateratzen ere. Poliki joan beharko da finantziabidea lortu ahal izateko.

 

Bideogintzan ere lan egin duzu?

Astiro, horretan ere jarraitzen dut, lehentasuna argazkilaritzak badu ere, horrek uzten didanean besteetan, esaterako bideogintzan ere parte hartzen dut, ahal dudanean sartzen naiz.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide